Albisteak
Urtean ia 5.000 kontrol egiten ditugu, etxeetara iristen den ura ahalik eta kalitate onenekoa izan dadin

Gure hornidura-eremuen % 93,5ek emaitzarik onenak lortu zituzten uraren kalitatea kontrolatzeko egindako analisietan.
Gure etxeetara iristen den uraren kalitatea etengabe zaintzen dugu. 2025ean, URBIDEn ia 5.000 kontrol egin genituen, barnekoak zein kanpokoak, kudeatzen ditugun 62 hornidura-eremuetako edateko uraren kalitatea egiaztatzeko.
Ura jatorritik etxeetako txorrotetaraino aztertzen dugu. Horrela, edateko uraren tratamendu-prozesuak gainbegiratzen ditugu, izan daitezkeen gorabeherak antzematen ditugu eta tratamenduak unean uneko beharretara egokitzen ditugu.
Horretarako, gure laborategia dugu, ENACek ISO/IEC 17025 arauaren arabera egiaztatua. Horrez gain, zaintza-programa bat garatzen dugu, eta, besteak beste, hartuneetan, tratamendu-estazioetan, ur-biltegietan eta banaketa-sareetan egiten ditugu analisiak.
Etengabeko lana da, Arabako uraren kalitatea zaintzeko dugun konpromisoaren parte.