Albisteak

Edaten dugun ura: segurua, kontrolatua eta kalitatezkoa

El agua que bebemos: segura, controlada y de calidad

Urtero 5.000 kontrol analitiko inguru egiten dira edateko uretan. Zaintza-sistema horrek bermatzen du etxeetara iristen den ura segurua eta kalitatezkoa dela.

Etengabeko kontrola
Kalitatea egiaztatzeko, gorabehera posibleak garaiz antzemateko eta tratamendua uneoro egokitzeko. Hornidura-eremu guztiek “egokia” kalifikazioa dute, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak auditatuak daude.

Edateko uraren ziklo osoan egindako analisiak
Ura bere jatorritik etxeko txorrotara iritsi arte gainbegiratzen dugu:
• Jatorria / 160 analisi: urtegi, ibai eta iturburuetan egindako kontrolak.
• Tratamendua eta sarea / 420 analisi: arazt egietan, biltegietan eta banaketa-sarean egindako zaintza.
• Kontsumoa / 334 analisi: etxeko txorrotan bertan egindako probak.
• Autokontrola / 4.000 kontrol: hornidura-eremuko 60 gunee tan egindako in situ ikuskapenak.

Gainera, mikroorganismoak, konposatu kimikoak, trihalometanoak, mikrozistinak edo erradioaktibitatea bezalako parametroak aztertzen dira, indarreko araudiaren arabera.

Ziurtapen mailarik gorena
Gure laborategiak zorrotzenak diren akreditazioak ditu:
• ISO/IEC 17025: ENACek emandako saiakuntza-akreditazioa.
• ISO 9001, 14001 e ta 45001: kalitate, ingurumen eta segurtasun ziurtagiriak.

Kalitate hori bermatzeak inbertsioa, plangintza eta etengabeko lan teknikoa eskatzen ditu, txorrotako ura edozein ontziratutako uren parekoa izan dadin.

Zure udalerriko uraren kalitatea ezagutu nahi duzu? Sartu hemen