Albisteak
Ate irekiak: 750 haur baino gehiago izan ditugu gure instalazioetan

Agurain, Ribabellosa eta Izoria ura zaintzen adituak diren haurrez bete dira egunotan. Asteotan, gure eguneroko dinamika eten dute galdera xelebreek eta “Izeko Tomasa eta bere ur jolasa” izenekoarekin jolas egiteko gogo handiek.
Urbideren hezkuntza-programa, 5 gakotan:
1_20 urte baino gehiago ikaskuntza partekatzen
Orain bi hamarkada baino gehiago ireki genituen lehen aldiz ateak ikasleek uraren hiri-zikloa ezagutzeko aukera izan zezaten: nola iristen den etxera, eta nola itzultzen den garbi ibaira. Tanta bakoitzak axola diola ulertzeko bidaia da.
2_Urak erakutsi egiten duen tokia
Aurten, 750 eskola-umek baino gehiagok bisitatu dituzte Izoriako ur-araztegia eta Ribabellosako eta Aguraingo araztegiak. Jolasen, esperimentuen eta jakin-minaren artean, ura zaintzea garrantzitsua dela ez ezik, dibertigarria ere izan daitekeela ikusi dute.
3_Adin guztietarako
Programa Lehen Hezkuntzara eta DBHra iritsiko da, talde bakoitzaren arabera egokitutako jarduerekin, urari buruz ikastea beti esperientzia praktikoa eta eraldatzailea izan dadin.
4_Zer helburu lantzen dugu?
Kontsumo arduratsua sustatzea, jakin-min zientifikoa piztea eta etorkizun jasangarriagoarekiko konpromisoa sorraraztea dira gure helburuak.
5_Helburu jakinak dituen sormena
Parte hartu duten ikasgelek koadernotxoak, onlineko jolasa eta Urakusketa lehiaketa izan dituzte. Azken horretan, eskola-komunitate osoarentzako inspirazio-iturri bihurtu diren horma-irudiak eratu dituzte.
Eskerrik asko gure lurraldeko ikastetxeei, urtez urte elkarrekin partekatzen dugun bidaia hau posible egiten baitute. Urbiden, elkarrekin ikasten jarraitzen dugu, tantaz tanta.