Albisteak

Salbuespeneko neurriak

Medidas excepcionales

Elgeako Mendilerroko sistemak zerbitzatutako zenbait herritan ur hornidura erregulatzeko salbuespeneko neurriak ezartzeari buruzko jakinarazpena.

Bero boladen ondorioz, lehorte hidrologikoa areagotu egin da, eta, hori dela eta, Elgeako mendilerroko sistemako ur erreserbak eraginda daude. Beraz, zenbait neurri hartu behar dira herritarrei ur hornidura bermatzeko.

URBIDEren hornidura zerbitzua emateko Ordenantza Teknikoaren 12. Artikutuak ezartzen duenez, emari eskasiak edo tratamenduan zailtasunak direla eta hala komeni denean, partzuergoak murrizketak aplikatu ahal izango ditu horniduran.

Horregatik guztiagatik, eta agindu berri bat eman arte, hornidura saretik datorren uraren erabilera hauek debekatzen dira:

1. Parke edo lorategi publikoak edo pribatuak ureztatzeko erabiltzea ura.
2. Bide, kale edo espaloi publiko zein pribatuak edo bide publiko edo pribatuetan instalatutako beste edozein elementu ureztatzeko edo baldekatzeko erabiltzea ura.
3. Ura erabiltzea ibilgailuak garbitzeko.
4. Ura apaingarri hutsetarako erabiitzea iturri eta instalazioetan.
5. Igerileku pribatuak betetzea eta birjartzea.

Neurri horiek honako biztanlegune hauetan aplikatuko dira:

1. Gaunako Kontzejua.
2. Trokonizko Kontzejua.
3. Txintxetruko Kontzejua.
4. Burgeluko Udala.
5. Añuako Kontzejua.
6. Arbuluko Kontzejua.
7: Argomaizko Kontzejua.
8. Burgeluko Kontzejua.
9. Gazetako Kontzejua.
10. Ixonako Kontzejua.
11. Dulantziko Udala.
12. Egiletako Kontzejua.
13. Mendixurko Kontzejua.
14. Oreitiako Kontzejua.

Era berean, herritarren erantzukizuna eta elkartasuna eskatzen da uraren erabileran, eta uraren erabilera ahalik eta eraginkorrena izateko behar diren neurri guztiekin jarraitzen da.