Albisteak

Uraren kudeaketa etorkizunera eramanez

Modernizando el agua

Araban uraren kudeaketa hobetzeko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko, Urbiden digitalizazioaren aldeko apustua egin dugu. Horrela, ur-sarea hobeto ezagutzen dugu, ur-galerak murrizten ditugu, gorabeherei aurrea hartzen diegu eta herritarrei gero eta zerbitzu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskaintzen diegu.

Zer esan nahi du horrek egunerokoan?

• Ihesak eta matxurak azkarrago antzematen ditugu.
• Ur-kontsumoaren eta sarearen egoeraren kontrola hobetzen dugu.
• Gorabeherei eta lehorte-aldiei aurrea hartzeko gai gara.
• Ur-xahuketa murrizten dugu.
• Gure azpiegiturak eraginkorrago bihurtzen ditugu.
• Zerbitzuaren jarraipena eta kalitatea hobetzen ditugu.

Araban uraren kudeaketa hobetzeko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko, Urbiden digitalizazioaren aldeko apustua egin dugu. Horrela, ur-sarea hobeto ezagutzen dugu, ur-galerak murrizten ditugu, gorabeherei aurrea hartzen diegu eta herritarrei gero eta zerbitzu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskaintzen diegu.

9.600.000 €-tik gorako inbertsioa

Martxan dago jada

Aurreikusitako jarduketa asko dagoeneko martxan
daude:

• Azpiegituren digitalizazioa.
• Sentsoreak eta kontrol-sistemak instalatzea.
• Ur-kontsumoaren jarraipena hobetzea.
• Biltegien eta sarearen monitorizazioa.
• Uraren kudeaketa adimentsuagoa egiteko tresna berriak.

Ur tanta bakoitzak balio duelako, baita hura kudeatzeko moduak ere